Batzordea alderdi politiko guztietako ordezkariek osatuko dute, eta Juan Bautista Mendizabal Ondare zinegotziak gidatuko du. Batzordean parte hartu eta ekarpenak egin nahi dituzten pertsona, kolektibo edo elkarte guztiak gonbidatuta daude datorren asteleheneko topaketara.
Joan ezin duenak baina parte hartu nahi duenak, Udaleko Kultura batzordearekin jarri beharko du harremanetan kultu@azkoitia.eus helbidera idatzi, eta telefono zenbakia erraztuz.