Osakidetzaren arabera, arrisku-talde nagusiak dira 60 urte edo gehiago dituztenak, gaixotasun kronikoren bat duten pertsonak, haurdun dauden emakumeak edota osasun eremuko eta eremu soziosanitarioko profesionalak.
Berriak
Gaur hasi da gripearen aurkako txertaketa kanpaina Elkargunean
Gaur hasi da COVID-19aren eta gripearen aurkako txertaketa Elkargunean. Herritarrei gauzak erraztearren, anbulategiko arduradunek Elkargunea erabiltzea proposatu zien Udalari, eta ondorioz, gaurtik azaroaren 10era bitartean, 10:00etatik 17:00etara bertan jarriko dituzte txertoak.
COVID-19aren edota gripearen aurkako txertoa hartu nahi dutenek anbulatoriora deitu beharko dute hitzordua hartzeko, 943 00 76 10 telefonora, hain zuzen.