Madarixa auzoan mendiko motoak eta quad-ak debekatzea erabaki du Udalak. Auzotarrek eta mendigoizaleek aspaldi eskatu zuten neurri hori hartzea; ibilgailu horiek ganadua aztoratzen dutelako, arriskutsuak direlako eta ingurumena kaltetzen dutelako. Horregatik, eskaera hori kontuan hartu eta auzo horretan debekua ezartzea erabaki du Udalak. Halere, ibilgailu horiek lanerako erabiltzen dituzten auzotarrei baimen berezi bat emango zaie, eta haiek erabili ahal izango dituzte euren eguneroko jardunerako.

Bai Euskarari ziurtagiridun dendetan egindako zozketak badu bigarren irabazlea: Arantza Elortzak zeukan 2186 zenbakidun txartela, eta berak eraman du 200 euroko erosketa txartela, hilabeteko epean herrian bai euskarari ziurtagiria duten 46 establezimenduetan gastatzeko. Orain hirugarren saria falta da agertzeko: zenbaki saridun hori 2090 zenbakia da eta Dean tabernan banatu zen. Aipatutako zenbaki horren jabeak hamabost eguneko epea du dagozkion 200 euroak eskuratzeko, beti ere, txartel sariduna Udaleko euskara zerbitzuan entregatu eta gero. Zorte on!

Ugarte Igarako estali gabeko igerilekuek ostiralean hasiko dute denboraldia (ekainak 14), eta irailaren 15era bitartean egunero zabalduko dituzte igerilekuak, 10:30eatik 20:00etara bitartean. Hemen dituzue bai kanpoko igerilekuko bai Elkarguneko udako ekintzak eta tarifak.

Larunbatean (hilak 15) izango Santa Maria La Real Azkoitiko parrokiaren bisita gidatua egiteko azken eguna. Bertaratzen direnek, Juan Bautista Mendizabal herriko kronistaren eskutik jasoko dituzte eraikinaren zein barruko ondarearen inguruko azalpen eta kontakizunak. Bisita 17:00etan hasiko da, parrokian bertan, eta joan nahi dutenek aurrez egin behar dute erreserba, ostiraleko 13:00ak baino lehen, honako tokietan:
• 943 151878 (turismo bulegoa)
• 943 851100 (Iraurgi Lantzen)
Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.
• www.ignaziotarlurraldea.com

Bisita bi euro kostatze da.

 

Iraurgi Lantzenek, enpresa egitasmo berriak bultzatzeko zerbitzuaren balantzea egin du, urtearen lehen seihilabetekoaren barne. 2012an zehar, 47 ekintzaile potentzialen kontsultak jaso dira, eta hauen ondorioz, hainbat bideragarritasun plan eman dira aurrera, eta hauetatik 7 baino ez dira bukaeraraino iritsi. Orokorrean, kontsulta kopurua mantendu egin da, baina abian jarri diren proiektuek izugarrizko jaitsiera jasan dute. Kontuan izan urtean batez beste 15-20 proiektu ipintzen zirela martxan.

 

Urola Erdiko Enplegu Planaren baitan eta Lanbidek finantziatuta eskualdeko langabetuei zuzenduriko formakuntza espezializatua abian jarri da; 2013ko ekainaren 4an eman zaio hasiera eta uztailaren 12an amaitzea aurreikusten da. Loiola Berrikuntzak Mondragon Unibertsitatearekin elkarlanean antolatu du "IKT-Web Aplikazioen Garapena" izenpean.Ikastaro honetako parte-hartzaileak ezinbestekoak diren bi baldintza betetzen dituzte; alde batetik, langabetuak dira, eta, bestalde, Urola Erdian erroldatuak daude (Azpeitia, Azkoitia, Errezil, Aizarnazabal, Zestoa edo Beizaman). Horrez gain, goi-mailako ikasketak dituzte informatika eta komunikazioan edo ingenieritza informatikoan.

 

Amaitu dira zurrumurruen kontrako tailerrak. SOS arrazakeria elkarteko hiru adituk aurreiritzi eta esamesei aurre egiteko pautak eman dituzte hiru saiotan, eta bertaratutako dozenaka lagunek formazio berezitua jaso dute. Azkeneko saioan Rafa Crespo Xarxa Antirumors elkarteko kideak eman zuen. Katalunian hainbat elkarte, udal eta talde sozialekin lan egindakoa da Crespo, eta besteak beste, argi ikusi du zurrumurru eta esamesei aurre egiteko aldarte ona ezinbestekoa dela. Aurrean duzunari datu objetibo eta lezio objetiboak eman baino, beti ere tonu egokian, enpatizatuz eta galderak eginez, aurreiritzi hori zalantzan jartzean dagoela gakoa adierazi zuen, besteak beste. Horrez gain, Katalunian egindako hainbat kanpaina ere azaldu zituen, Azkoitirako erabilgarriak izan daitezkelakoan. Tailerra oso praktikoa izan zen, eta bertaratutakoak "oso interesgarritzat" jo zuten.

 

ISB Iraurgi Saskibaloi elkartearen aldeko V. Garagardo azoka bihar arratsaldean irekiko dute: 20:00etan egingo da inaugurazio ekitaldia, eta hortik aurrera, bi asteburuz egongo da garagardoaz, jaki goxoez eta musika zein bestelako ekitaldiez gozatzeko aukera. Anaitasunako jubenilek inauguratuko dute azoka, aurten egindako denboraldi onaren errekonozimendu gisa. Ostiralean, berriz, bertsolari, trikitilari eta musikariek jaialdi berezia egingo dute, eta gainerako egunetan ere izango da zer ikusia. 11 garagardo ezberdin egongo dira dastatatzeko, eta jatekoen aukera ere zabala izango da. Udalaren eta Azkoitiko Tabernarien elkartearen babesa du azoka honek.

 

Al Ar Az Og Or Lr Ig
1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
© 2019 Azkoitiko Udala. Lege oharra