Etorkinen inguruko aurreiritziek bihotzetik arrazoitik baino gehiago dutela. Eurei aurre egiteko politikoki jarrera tinkoa behar dela. Zurrumurruei aurre egiteko argudioak aurreiritziak dituztenengan sortu behar direla... Ondorio horiek eta askoz gehiago atera zituzten atzo Xabier Aierdi soziologoaren eskutik egindako tailerrean. Dozeneka herritarrek hartu zuten parte, Aniztasun Kontseiluak SOS arrazakeriakekin elkarlanean antolatutako saioan. Ekimenaren azkeneko saioa ekainaren 4an izango da, guztiz praktikoa. Bertan, zurrumurruak kudeatzeko estrategia komunikatiboak eta emozionalak landuko ditu Rafa Crespo aditu kataluniarrak eta bere herrialdean martxan jarritako hainbat ekimen ezagutaraziko ditu. Saioa 18:00etan izango da, Elkargunean.

Euskaratik hurrun daudenak euskarara hurbiltzeko lanean jarraitzen du Auzoko programak. Auzokoak eta auzokideak astero biltzen dira, euskaraz hitz eginez elkarren berri izan eta elkarbizitza indartzeko. Eta herriko hainbat elkarteetara irteerak eta bisitak ere egiten dituzte. Azkena Xake elkartean izan dira, eta joko horren nondik norakoak ezagutu eta partidaren bat jokatzeko aukera ere izan dute. Talde horretan parte hartu nahi baduzu, ez ahaztu: astelehenero duzu hitzordua, 18:00etan, Elkargunean.

Gu ere bertsotan programaren kurtso amaierako jaialdia giro ederrean joan zen atzo (asteartea). Herriko bi ikastetxeetako ehunka haur eta gazte, eta euren guraso, senide nahiz lagunek bete egin zuten Baztartxo antzokia, eta ikasturte osoan zehar landutako bertsoez gozatzeko aukera izan zuten. Hemen dituzue atzoko ekitaldiko argazki batzuk. Laster igoko ditugu argazki gehiago, eta baita bideoak ere.

Azkoitiko Udalbatzak sexu askatasunari eta sexu dibertsitateari buruzko adierazpena onartu zuen azken batzarrean. EAJk aurkeztu zuen mozioa, eta alderdi guztien onespena izan zuen. Hemen duzue onartutako testu osoa.

 

 

Giro ederrean joan dira Marixako Sanixidro jaiak. Bertako auzotarren esanetan, zahar, heldu, gazte eta haurrek elkarlanean prestastu dituzte festak eta emaitzarekin oso gustura daude. Parte hartu duten auzotarrei eta festetara gerturadu direnei eskerrak eman nahi dizkie festen antolatzaileek. Eta horrekin batera, boleto zozketaren zenbaki saridunen berri eman ere bai: 5501 zenbakia da irabazlea, eta bigarren zenbakia (aurrenekoa agertzen ez bada) 4890. Irabazleak Areatzea bainu etxean 2 pertsonentzako 2 gaueko egonaldia, pentsio osoa eta zirkuitua jasoko ditu. Boleto sariduna duenai 605 77 30 60 zenbakira deitu behar du. Hemen dituzue festetako argazki gehiago.

 

'Kultura eta identitateak. Aurreiritziak, esterotipoak eta zurrumurruak'. Gai hori jorratuko du gaur (asteartea) Xabier Aierdi soziologoak Zurrumurruen aurkako 2. tailerraren barruan. 18:00etan hasiko da tailerra, Elkargunean. SOS arrazakeriarekin batera antolatu ditu tailer hauek Aniztasun Kontseiluak, herrian etorkinen inguruan daude zurrumurruei aurre egiteko programaren barruan.

 

‘Gu ere bertsotan' programan parte hartu duten 169 haurrek ikasturte amaierako bertso jaialdia egingo dute asteartean (maiatzak 21), Baztartxon, 18:30ean hasita. Bertan, Floreaga Salesiar ikastetxeko eta Xabier Munibe Ikastolako haurren, ikasturte osoan zehar programa horren barruan ikasitakoa taularatzeko aukera izango dute.

 

Asteburuan bi hitzordu berezi izango dira Azkoitian: batetik, bihar (larunbata) Ekobiraren kontsumo jasangarriaren azoka ibiltaria iritsiko da Elkargunera eta ekoizle ekologikoek, eskulangileek, material birziklatuekin lan egiten dutenek eta energia berriztagarrien sektoreko enpresek parte hartuko dute bertan. Igandean berriz, Herri jaiak izango dira, azoka berezi, sagardo dastaketa eta txahal pintxoekin. Hemen duzue asteburuko agenda osoa.

Al Ar Az Og Or Lr Ig
1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
© 2019 Azkoitiko Udala. Lege oharra