Harrera familien nondik norakoak ezagutu eta ulertzeko aukera paregabea izango da hurrengo astean herrian. Asteartean (hilak 21) Zuondoan Elkartearen eskutik, eta Udalaren laguntzaz, harrera familiei buruzko 'Maddi eta Antton' antzezlana ikustera joango dira H.H.3tik LH 2ra dabiltzan haurrak, Baztartxora, gai hau umeek hobeto ulertzeko. Hurrengo egunean, berriz, asteazkenean, 'Gu ere harrera familia gara' dokumentalaren emanaldia emango da eta ondoren Beroa Elkarteko Maite Pagolaren laguntzaz gaiari buruzko informazioa zabalduko da zalantzak argitzeko. Elkargunean izango da, herritar guztiei zabalduta, arratsaldeko 19:00etan.

 

Herriko ikastetxeetako ikasleak udaletxean izan dira gaur, Eskolako Agenda 21 programaren barruan aurten egindako lana aurkeztu eta politikariei hainbat gauza eskatzen. Hondakinen gaia jorratu dute aurtengoan. Besteak beste, konpostadorak erabili dituzte ikastetxeetan, plastikozko poltsen inguruan dagoen arazoa aztertu dute, materiala berreabili dute eskulanetarako, baratze ekologiko bat ere jarri dute... Horrez gain, Azkoitiko egoera ere aztertu dute eta hainbat neurri hartzeko eskatu diote Udalari: kaleko zakarrontzi txikietan gaikako bilketa egiteko aukera emateko, errefusaren edukiontzia handi gutxiago eta edukiontzi marroi gehiago jartzeko, eta bilketa modu ezberdinak probatzeko eskatu diete. Azkoitian Eskolako Agenda 21 egiten hasi zirenetik 10 urte bete dira aurten, eta hori ospatzeko, maiatzaren 30ean herriko plazan erakusketa bat jarriko dute, egindako lana herritarrei erakusteko.

 

Herriko ikastetxeetako ikasleak udaletxean izan dira gaur, Eskolako Agenda 21 programaren barruan aurten egindako lana aurkeztu eta politikariei hainbat gauza eskatzen. Hondakinen gaia jorratu dute aurtengoan eta herritarrok eta herriak asko dugula egiteko erakutsi dute. Besteak beste, konpostagailuak erabili dituzte ikastetxeetan, plastikozko poltsen inguruan dagoen arazoa aztertu dute, materiala berrerabili dute eskulanetarako, baratze ekologiko bat ere jarri dute... Horrez gain, Azkoitiko egoera ere aztertu dute eta hainbat neurri hartzeko eskatu diote Udalari: kaleko zakarrontzi txikietan gaikako bilketa egiteko aukera emateko, errefusaren edukiontzia handi gutxiago eta edukiontzi marroi gehiago jartzeko, eta bilketa modu ezberdinak probatzeko eskatu diete. Azkoitian Eskolako Agenda 21 egiten hasi zirenetik 10 urte bete dira aurten, eta hori ospatzeko, maiatzaren 31an herriko plazan erakusketa bat jarriko dute, egindako lana herritarrei erakusteko.

Hemen dituzue ekitaldiko argazkia eta baita eskoletan egin duten lanaren inguruko eskuorria ere.

 

Larunbatean (maiaitzak 18) Santa Maria La Real parrokia ezagutzeko bisita gidatua egongo da, Juan Bautista Mendizabal Euskal Herriko Adiskideen Elkarteko lurraldeko lehendakari eta Azkoitiko kronista ofizialaren eskutik. Garrantzitsua da bisita egiteko ordua erreserbatzea, taldea osatu ezean bertan behera geldituko baita. Erreserba egiteko azken eguna ostirala da. Bisita arratsaldeko 17:00etan hasiko da, eta 2 euro ordaindu beharko dira.

 

Merkataritza saltokiak berritzeko diru-laguntzak eskatzeko epeak zabalik dago jada. Diruz lagun daitezkeen inbertsioak honakoak dira: lokala berritzeko eta modernizatzeko bideraturiko inbertsioak, altzariak eta merkataritza jarduna garatzeko beharrezko ekipamenduak eta baita balantza elektronikoak, informatika-ekipoak eta horien aplikazio eta osagarriak ere. Eskera epea ekainaren 17an amaitzen, dirua lehenago amaitzen ez bada. Diru laguntzetara sarbidea izateko, gutxieneko inbertsioa 600€ dira, BEZ gabe eta jarduera nagusia komertziala izan behar du. Informazio gehiago; www.euskadi.net/comercio edo  Iraurgi Lantzenen, 943 85 11 00 .

Gaur egun web orrialde bat edukitzea ezinbestekoa da interneten zeresana izan nahi duen edozein komertzio edo negoziorentzat, baina garrantzitsuena gure web gunera iritsiko den trafiko kualifikatua lortzea da, hau da, benetan gure produktu eta zerbitzuetan interesatua dagoen jendearen bisitak lortzea. Honetarako interneten dugun egoera zein den eta bertan gure presentzia hobetzeko asmoz eta interesa dugun publikora ikusgai egoteko asmoz, zein estrategia erabili beharko genituzkeen jakin behar dugu. Guzti horren inguruakoa ezagutu eta ikasteko, tailer bat antolatu du Iraurgi Lantzenek: ostegunean izango da, eta bi saio egongo dira, batea 14:00etan eta bestea 18:00etan. Web guneetara iristen den trafiko kualifikatua haunditu eta orokorrean euren presentzia hobetu nahi duten komertzio eta negozio txikiei zuzenduta dago ikastaroa eta KZ gunean emango da.

 

Azkoittixen Bai Euskarari ziurtagiria duten saltokietan erosteak saria izango du maiatzean: erosleen artean 200 euroko hiru erosketa txartel zozkatuko dira, ziurtagiridun dendetan gastatzeko. Zozketaren helburua ziurtagiria bultzatzea da, herrian dauden ziurtagiridun 45 saltokiak ezagutaraztea eta denda horiek euskararen alde egiten duten ahalegina aitortzea.

Hilaren 23ra bitartean, bai Euskarari ziurtagiria duten establezimenduek doan banatuko dizkiete txartelak erosleei. Maiatzaren 24an jendaurrean egingo da zozketa, eta irabazleek 200 euroko erosketa txartel bana eskuratuko dute, Bai Euskarari Ziurtagiria duten Azkoitiko establezimenduetan gastatzeko.

 

Iragan astean indarkeria matxistaren ondorioz Gasteizen erahila izan zen emakumearen hilketa salatzeko elkarretaratzea deitu du Emakumeen Mahaiak. Gaur (astelehena) 19:00etan izango da konzentrazioa, Herriko plazan. Udalak bat egiten du deialdiarekin eta parte hartzera deitzen ditu herritar guztiak.
Al Ar Az Og Or Lr Ig
1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
© 2019 Azkoitiko Udala. Lege oharra