Udalak deituta 1. bilera egin zenetik, 2013ko ekainaren 4an Euskara mahaia dago Azkoitian. Kideak honakoak dira: Xabier Munibe Ikastola (Udaberri Guraso elkartea barne), Floreaga Salestar Ikastetxea (Elkarrekin Guraso elkartea barne), Izarraitz Lanbide Heziketa, Azkoitia BHI, Bizilore Eskola Aktiboa, Azkoitiko AEK Euskaltegia, Urola Kostako Hitza, Erniarraitz Bertsozale Elkartea, Maxixatzen Euskaldunon Elkartea eta Azkoitiko Udala.
Bere egitekoa da euskararen alde herrian egiten diren ekintzen berri izatea eta komunean ekintzak egitea oihartzuna, hedapena eta eragina handitzeko eta euskara ahal denik eta herriko txoko gehienetan izateko. 2018an Euskaraldiaren amaiera Herriko plazan 18:30ean egin zen arte, abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko egunean, eguerdian LHko eta DBHko ikastetxeekin bertan egiten zen agerraldia zen parte hartzaile gehien biltzen zuen ekimena. Azkoitian euskarak 365 egun geu izateko euskararen herrian! da ekitaldi horren leloa 2013tik eta leloa 5 pusketatan dago zatituta eta ikastetxe bakoitzak pusketa bat dakar plazara oholtza gainean leloa osatzeko. Lelo hori ekitaldian zehar udaletxeko balkoira igo eta ikusgai dago bertan egun osoan. Arratsaldean, berriz, ekimena egin izan da leku berean. 2018an mahaiak Euskaraldiarekin bat egiteaz gain, Euskararen eguna ere egin zuen.
Mahaiaren helburuak aurrerantzean dira, besteak beste, Euskararen eguna ospatzea abenduaren 3an, Euskaraldia arrakastatsua izan dadin oinarriak finkatzea eta lantzeari ekitea eta denok bat egitea Korrika denean, Azkoitian ahal denik eta zabalkunde eta parte hartze handiena izateko. Mahaiaren ustez, Azkoitia bezalako herri euskaldunean sentsibilizazioa landu beharra dago euskararen erabilera handitu eta herritarrak eta bertako erakundeak, elkarteak eta taldeak aktibatzeko egun ditugun erabilera datuak hobetzeko.