Azkoitia Saria, berriz, gazteen kategorian, Garazi Larrañaga Aizpuruak eta Laia Sudupe Cabanillasek jasoko dute elkarrekin idatzitako "Gaur goizen jaiki naun" izeneko bertso sortarengatik.
Helduen kategorian, Azkoitia Saria Naia Arrizabalaga Arrietarentzat suertatu da "Lurraren Estalkiak" lanarengatik.
Gazteetan sei bertso ziren aurkeztu beharrekoak eta 18 urtetik gorakoetan, zortzi bertso.
Epaimahaia Hike eizan! lantaldeko eta Erniarraitz Bertsozale Elkarteko bina kidek osatu dute. Bertsoen kalitateaz gain, hitanoaren erabilera zuzena egiten den ala ez baloratu dute epaimahaikideek, lehiaketaren helburu nagusia hika eta, bereziki, noka sustatzea baita.
Sari banaketa ekitaldia eta bertso saioa
II. Hike eizan! Bertsopaper Lehiaketako sari banaketa ekainaren 22an, 19:00etan, Elkargunean egingo den III. Hike eizan! Bertso Saioarekin batera izango da. Aurten oholtzan izango ditugu bertsotan Andoni Egaña, iazko bertsopaper lehiaketako sariduna den Eli Pagola, Jesus Mari Irazu eta Nerea Elustondo.