2006-2007 ikasturtetik dago martxan proiektua eta helburuak dira gazteen artean euskarazko irakurzaletasuna handitzea eta gazteei euskarazko produktuak ezagutaraztea eta kontsumitzera bultzatzea. 2015-2016 ikasturte arte DBHko 4. mailako ikasleek urritik martxora (sei hilabetez) doan jaso izan zuten Gaztezulo hilabetekaria. 2016-2017tik Euskara mahaiak erabaki zuen hilabetekaria eskatzen zuteen artean zerrenda izendunaren arabera banatzea, konturatu zelako gehiengoak ez zuela irakurtzen. Hortaz, mahaiak ez zuen nahi izan gehiengoaren jarrerarengatik, irakurzaletasuna gogoko zuen gutxiengoa kaltetzea.