Gipuzkoa Bertsozale Elkartearekin hitzarmena sinatu zenetik 2008ko irailaren 29an Floreaga Salestar Ikastetxeko LHko 6. mailan eta Azkoitia BHIko DBHko 1. mailan Gu ere bertsotan proiektua martxan da. Herriko gaztetxo guztiek bertsolaritzaren oinarrizko ezagutza izateaz gain, bada helburua ahozko komunikazioa, sormena, jendaurrean egoteko eta hitz egiteko gaitasuna lantzea ere bai. Proiektua 9-12 urte bitarteko haurrentzat prestatutakoa da eta hamabostean behin ordubetez bertsolari gaztea joaten da euskarazko klase orduan eskoletara bertsogintza lantzera. Hortaz, egitasmo horrek aukera aparta eskaintzen du eskola ordutan modu ludikoan eta informalean euskara lantzeko. Kurtso bukaerako jaialdian ikastetxe bietako ikasleek Baztartxo antzokiaren oholtzan batera aritzen dira gurasoen aurrean ikasitako maisutasunez erakusten. Jaialdi hori bideoz grabatzen da eta ikusgai izaten da udaleko webgunean eta ikastetxeetakoan ere bai. Gipuzkoa Bertsozale Elkarteari ere kopia ematen zaio Xenpelar dokumentazio zentrorako.
Bertsozaletasunaren harra pizten zaion gaztetxoak, badu bertsolaritzan sakontzea Azkoitiko bertso eskolara joanez, eskola orduz kanpo.