Azkoitiko elkarteentzat, taldeentzat, erakundeentzat, establezimenduentzat, enpresentzat eta herritarrentzat gaztelaniaz idatzitako testuak euskaratu edo euskarazkoak zuzendu egiten dira.
Zerbitzua doakoa da. Erantzuteko epea: 3-4 lanegun.
Testuak bete beharrekoak:
• Gehienez hiru orri izatea.
• Azkoitian zabalkundea izatea.
• Euskarri informatikoan edo posta elektroniko bidez bidaltzea.