Goiz benetan polita izan da, eta gustura igaro dute egoiliarrek eta senideek. Bihar San Jose Eguna ospatuko dute.
Berriak
Udal ordezkarien eta familien bisita izan dute San Jose Egoitzan, Sendiaren Eguna ospatzeko
San Jose Egoitzan zentroan bertako jaiak ospatu dituzte astean zehar, eta gaur Sendiaren Egunaz gozatzeko aukera izan dute. Ohiturari jarraituz, familien bisitez gain, udal ordezkariak hurbildu dira egoitzara, egoiliarrekin egoteko eta oparitxo bana emateko. Bertan izan dira Javier Zubizarreta alkatea eta Gizarte Zerbitzuetako zinegotzi Janire Igoa, eta bidelagun izan dituzte Ana Azkoitia eta Ainara Goenaga udal ordezkariak ere.
Covidaren krisia atzean uzten ari garen honetan, alkateak animozko hitzak eta mezu baikorra luzatu nahi izan dizkie egoiliarrei.