Berriak
Zaintzaren inguruko hizketaldia antolatu du Azkoitia Lagunkoiak
Zaintzaren harira hizketan izenburupean, zaintza izango dute hizpide Udalak eta Azkoitia Lagunkoiak elkarlanean antolatuta, maiatzaren 23an, asteartean, Elkargunean izango den saioan. 18:30ean izango da hitzordua.
Parte hartuko dute Deustuko Unibertsitateko irakaslea eta Zaintzaren hariak liburuaren egilea den Felix Arrietak, Juan Ramon Alberdi eta Xabier Euzkitze herritarrek eta Hurkoa Fundazioko Hauskor programaren koordinatzailea den Bakarne Etxeberriak. Azkoitia Lagunkoiako kide den Txema Urrutia arituko da moderatzaile lanetan.