Azkoitiko Udalak, Gizarte Zerbitzuen sailetik, 60.000 euroko partida bideratuko du dirulaguntza lerro honetara.
Laguntzak eskatzeko azken eguna irailaren 30a izango da. Eskaera-inprimakiak Azkoitiko Udalaren webguneko online izapideen atalaren bidez bete beharko dira, www.azkoitia.eus webgunean.
Informazio osagarria eta inprimakiak hemen: https://labur.eus/WjeLK
Berriak
GKEek irailaren 30era arte eska ditzakete dirulaguntzak
Azkoitiko Udalak Gobernuz Kanpoko Erakundeei zuzendutako dirulaguntzak eskatzeko epea zabaldu du. Laguntzak eska daitezke garapen bidean dauden herrialdeetako bizilagunen baldintza sozial, ekonomiko eta kulturalak hobetzeko helburua duten programak garatzeko, eta baita herrialde horietako errealitatearekiko eta egoera hori sortzen duten arrazoiekiko Azkoitiko herritarren interesa sustatzen lagunduko duten ekimenak gauzatzeko ere.