Prestazio eta Zerbitzuen Gida euskaraz eta gaztelaniaz egin da, eta edukia zazpi ataletan banatzen da, informazioa errazago ulertzeko eta jasotzeko.
Argitalpenak xehetasunez jasotzen ditu adinekoek, adingabeek eta haien familiek, gizarte-bazterkeria arriskuan dauden pertsonek edo indarkeria matxistaren biktimek dituzten laguntza nagusiak, baita Gizarte Zerbitzuen sailetik izapidetzen diren laguntza ekonomikoei buruzko informazioa ere.
Iaz, sailak 8.899 pertsonari eman zien arreta. Hilean batez beste 740 pertsona baino gehiago igarotzen dira Gizarte Zerbitzuen bulegoetatik.