Urrezko LEB ligara igoera lortuta, indarrean daude Juaristi ISBko mutilak. “Ziur, harro egoteko moduko lana egingo dutela”, esan du Jose Luis Zubizarreta zuzendariak.
Euskal Kopako partiduak ostiralean, larunbatean eta igandean jokatuko dira.
Inaziotar bidea ere hizpide izan dute Iraurgi Saskibaloiko arduradunek. Aurkezpena Loiolan egitearen arrazoia jesuitek saskibaloiaren alde egindako lan eskergari aitortza egitea dela adierazi du Maier Lazkanok, klubaren lehendakariak.