Azkoitiko udalerrian ohiko egoitza izateko alokairuan etxebizitza bat duten edo 2021eko azaroaren 29a baino lehen errenta kontratua sinatzeko konpromisoa hartuko duten ondorengo kolektiboei zuzendutako laguntzak dira: 18 eta 35 urte bitarteko gazteak, mugikortasun urria edo/eta ezgaitasun absolutua duten per tsonak, bananduta edo dibortziatuta dauden pertsonak, 65 urtetik gorako pertsonak eta alargunak. Xedea da alokairuaren zati bat ordaintzen laguntzea.
18 eta 35 urte bitarteko gazteen kasuan derrigorrezkoa da aurretik Eusko Jaurlaritzaren Gaztelagun programako laguntza-eskaera egitea. Hura lortu ezean udal laguntzak jasotzeko aukera dute.
Informazio osagarria ondorengo loturan:
https://azkoitia.eus/udala/diru-laguntzak/10002-etxebizitza-alokatzeko-dirulaguntzak