Berriak
Ingurumen arloko jarduerentzat eta programentzat dirulaguntzak abian dira
Urriaren 30era arte aurkeztu daiteke eskaera
Udalak abian ditu ingurumen arloan jarduerak eta programak egiteko dirulaguntzak. Irabazi asmorik gabeko erakundeei, taldeei eta pertsonei zuzenduta daude.
Dirulaguntza eskatzeko epea urriaren 30ean amaituko da.
Diruz lagundu daitezkeen jardueren artean daude, besteak beste, hitzaldiak, dibulgazio kanpainak eta azterketak, formazio ikastaroak, herritarren partaidetza sustatuko duten jarduerak edota tokiko ekonomia garapena bultzatuko dutenak.