Horregatik, sentsibilizazio eta prebentzio ekintzak indartzen jarraitu behar dugu etorkizuna ordezkatzen dutenei zuzenduta, gure gazteei, hain zuzen.
Udalak bat egiten du antolatzen diren gaitzespen elkarretaratze eta ekintzekin. Azkoitian Sostenipe taldeak gaur 19:00etarako deitu du elkarretaratzea Herriko plazan, eta Udalak herritarrak parte hartzera deitzen ditu.
Berriak
Udalak irmoki gaitzetsi du Gasteizen gertatutako hilketa matxista
Azkoitiko Udalak bere gaitzespen irmoena azaldu du Gasteizen gertatutako hilketa matxistaren aurrean. Halaber, elkartasuna adierazten die biktimaren sendieei eta hurbilekoei.
Heriotzek modurik krudelenean agerian uzten dute emakumeen eta gizonen arteko desberdintasuna, giza eskubideen urraketa larri eta onartezina.