Urriaren 20an, asteazkenean, DBH1 eta DBH4 arteko neska mutilei zuzendutako saioa izango da “Bateratu” goiburupean.
Eta hilaren 22an, LH4 eta LH6 adin tarteko haurrei zuzendutako saioa eskainiko da sareen eta ziberbizikidetzaren inguruan.
Saio biak 17:15etik 18:45era izango dira.
Haur eta gaztetxoei zuzendutako jardunaldiez gain, hirugarren bat ere antolatu da familientzat: “Nerabezaroa konektaturik. Internet, mugikorrak eta sare sozialak, ezinbestekoak?”. Azken saio hau urriaren 21ean izango da Elkargunean 15:15etik 16:45era.