Aramendik y Pérarnaudek lau eskutara joko dute organoa eta Mozart, Liszt, Wagner, Franck eta Bret konpositoreen obrak interpretatuko dituzte. Hitzordua 20:00etan izango da. Sarrea doan da.
Loreto Aramendi
Donostiako Koruko Amaren Basilikako Cavaillé-Coll organoaren (1863) organo-jotzaile titularra da eta nazioarte mailako kontzertu-emailea. Errezitaldi ugari eskaini ditu hainbat jaialditan bai AEBn, Japonian, Argentinan eta Kanadan, bai Europako herrialde gehienetan, eta honako leku hauetan eskaini ditu emanaldiak esate baterako: Tokioko Opera City Hall, Madrilgo Auditorium Nazionala (Bach-Varmut), Parisko Notre Dame katedrala eta Saint Sulpice eliza, Rykjavikeko Hallgrímskikja, New Yorkeko Saint Patrick’s Cathedral katedrala, Londresko Westminster abadia eta Norvegiako Stavanger auditoriuma.
Hiru disko bikoitz argitaratu ditu: lehena, Koruko Amaren Basilikako Cavaillé-Coll organoan grabatu zuen; bigarrena, “Transcriptions”, Roueneko Saint Ouen abadiako Cavaillé-Coll organoan grabatu zuen Louis Robilliarden transkripzioekin, eta hirugarrena, “Orlos, Clarines y otros Nazardos”, Salamancako katedralean eta Santanyí parrokiako Jordi Bosch organoan grabatu zuen. Lyongo Goi Mailako Kontserbatorio Nazionalean (CNSMD) sartu zen. Han Jean Boyer, Louis Robilliard eta J. Von Oortmersen irakasleekin egin zuen lan. Lehen Saria eskuratu zuen “Mention très bien” aipamenarekin eta Goi Mailako Ikasketen Diploma Nazionala ere bai organo espezialitatean.
Psikologian lizentziatua da Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU). Gaur egun irakasle da Donostiako Francisco Escudero Kontserbatorio Profesionalean. Loreto Aramendiren hurrengo konpromisoen artean daude AEB eta Japoniako birak, eta kontzertuak han eta hemen: Ingalaterra, Frantzia, Norvegia, Islandia, Eslovakia, Errusia, Alemania, Polonia, Luxenburgo, Suitza, Italia eta Espainia.
Sarah Pérarnaud
Sarah Donostian jaio zen 2006. urtean. Hiru urterekin hasi zen pianoa eta biolina ikasten, eta zazpi urterekin, organoa. Baionako eta Donostiako kontserbatorioetan Maruxa Llorente, Esther Mendiburu, Loreto F. Imaz eta Esteban Landart irakasleen eskoletara joan da.
Gaur egun, organo-ikasketak egiten ari da Louis Robilliard irakaslearekin, eta piano-ikasketak, Marta Zabaleta eta Maruxa Llorenterekin.
Danja Lukanek Vienan eta Labèque ahizpek eskainitako zenbait eskola magistraletan hartu du parte. Horrez gain, Donostiako Musika Hamabostaldiko organo-ikastaroetan ere hartu du parte Michel Bouvard eta Daniel Roth irakasleekin eta amaierako kontzertuan parte hartu du. MusicAlp (Frantzia) jaialdian ere izan da Laurent Cabassorekin.
Hainbat lehiaketa irabazi ditu, hala nola Donostia Hiria (1.saria), Enrique Lartundo saria, Andoaingo jaialdia (Ohorezko aipamena), Claude Debussy saria (Aipamen berezia), Robert Schumann saria (Aipamen berezia), Beethoven musikari gazteak saria (lehen saria B kategorian) eta Jugend Musiziert (lehen saria Alemaniako estatu-fasean).
Kontzertuak eskaini ditu hainbat tokitan, Musika Hamabostaldian, Lübecken, Andoainen, Donostian, Orion eta Nafarroan, adibidez. Bakarlari gisa hartu du parte Andoaingo Jaialdiaren inaugurazioan Beethovenen Rondoa eta Bachen pianorako eta orkestrarako kontzertua famatua interpretatuta.
Weimarreko Gymnasium Belvedere Schloss eskolan sartu berri da eta han jarraituko ditu ikasketa akademikoak zein musika-ikasketak.