Hori horrela, hemendik aurrera ere erreserba egin beharko da igeriketa egiteko. Alabaina, aldaketa bat egingo da. Orain arte, ordu erdiko sei txanda har zitezkeen eta hemendik aurrera ordu erdiko hamar txanda ahartu ahalko dira astean. Orain arte ezarritako denbora eskas geratzen zitzaionak bi txanda jarraian hartzeko aukera izango du, beraz.
Astelehenetik aurrera sartuko dira indarrean aipatu neurriak.
Larrialdi egoeraren amaierarekin, murrizketa gehienak bertan behera geratu dira eta edukierak %100era bueltatu dira. Elkargunean ere edukiera osoa dute instalazioek, baita dutxetan eta aldageletan ere.
Espazio itxietan, eta beraz, Elkargunearen barrukaldean, maskara derrigorrezkoa izango da, eta baita kanpokaldean ere, 1,5 metroko distantzia ez bada mantentzen.
Maskara kendu ahal izango da soilik igeri egiterakoan eta dutxatzeko unean. Txapelketetan ere ez da beharrezkoa izango.