Prozesuaren balorazioa amaitutakoan egingo den arren, esan daiteke lehenengo fasean guztira 757 galdetegi erantzun dituztela herritarrek. Alde nabarmena dago gizonen eta emakumeen parte hartzean, izan ere, erantzun dutenen bi heren emakumeak dira. Halaber, 10 galdetegitatik 9 euskaraz jaso dira.
Aste honetako eta hurrengo asteko saioetan jasotako iritzi eta ekarpenen laburpena egingo da eta diagnostikoan sakontzeko, lan dinamika bat egingo da.
Aste honetan, udal ordezkariekin eta udal teknikari eta langileekin lan saioak egingo dira, eta baita Kultura eta Kirol alorretako elkarte, kolektibo edo gizabanakoekin ere. Hezkuntza, hizkuntza eta aisialdiaren inguruko saioa ere aste honetan izango da.
DEIALDI GUZTIAK ELKARGUNEAN
- Urriak 27, 18:30ean Kultura eta kirola
- Urriak 28, 18:00etan Hezkuntza, hizkuntza eta aisialdia.
- Azaroak 2 15:00etan Sozioekonomia.
- Azaroak 2, 18:00etan Berdintasuna eta kultur aniztasuna.
- Azaroak 3, 17:00etan Ongizatea eta bizitza kalitatea.
- Azaroak 4, 18:30ean Bizilagunak, Auzoak, Ingurumena, Lurraldea.
Beharrezkoa ez den arren, bileretan parte hartzeko izena eman daiteke: partaidetza@azkoitia.eus – 656 788 282
Udalak bere esker ona azaldu nahi die prozesuan parte hartzeko prestutasuna eta denbora eskaini dieten guztiei.