Ondorengoa da tailer eskaintza:
Planeta salba ezazue
Azaroak 2 /17:30-19:00. Bi txanda
Nola eragiten dio gizakiaren portaerak eta jarduerek Lurrari? Parte-hartzaileek oso modu praktikoan ikasteko aukera izango dute zientziak nola lagun diezagukeen eboluzionatzen eta gure garraiobideak hobetzen. Horren erakusgarri, hidrogeno-autoak ezagutuko dituzte, eta, esperimentu erraz eta dibertigarrien bidez, haien funtzionamendua.
Ozeano urdinak, marea beltzak
Azaroak 3 /17:30-19:00. Bi txanda.
Tailer honetan, ingurumenari buruzko oinarrizko kontzeptuak azalduko dituzte. Jarduera interaktiboekin eta esperimentu praktikoekin, isuri kimikoen efektu eta ondorioei buruz duten ulermena hobetzen eta indartzen dute. Petrolio-isurketak garbitzeko zailtasunak ulertuko dituzte. Tailerra amaitutakoan, kontzeptu hauek ezagutuko dituzte : petrolioa, hipotesia, esperimentua, surgatzailea, dentsitatea, diluzioa, elikadura-katea, gainazaleko tentsioa, iragazgaitza...
Astronomia
Azaroak 4 /17:30-19:00. Bi txanda.
Espazioko jantzi baten barruan moldatzeko zailtasunak ezagutuko dituzte, Arny akuanauta bere aire-kameran sartuko dute, hutsak eta aire-faltak eragindako aldaketak ikusiko dituzte, mikrograbitateko igerileku batean bultzadak duen eragina ulertuko dute, galaxiako hainbat puntutan tenperatura-tarteak ikasiko dituzte eta atmosferen konposizioa ikertuko dute, beren esperimentua etxera eramanez.
Mineralmania
Azaroak 5 /17:30-19:00. Bi txanda.
Tailer honek Geologiari buruzko sarrera bat suposatzen du, eraketa geologikoko prozesuen, sailkapen-sistemen, identifikazio-metoodoen eta harri eta mineralen propietate fisikoen ulermena barne. Jarduera praktikoek umeak aurkeztutako kontzeptuekin elkarreragitera bultzatzen dituzte. Gaitasun zientifikoak garatzeko aukera ematen du, ikerketan oinarritutako metodo hezitzaileen bidez.