Halaber, alkateak bizilagunei bere esker ona adierazi die elkarlanerarko izan duten prestutasunagatik.
2018an Udalak alternatiben azterlana egin zuenetik, proiektuari etengabeko jarraipena eman zaio. Bere osotasunean bost fase ditu Floreagako irisgarritasun proiektuak eta lehenengoa gauzatu da.
Udalak 2019ko azaroan atera zituen lehenengo bi faseen erredakzio lanak eta justu urtebete geroago, 2020ko azaroan, abiatu zuen lehenengo faseko lanen lizitazio prozesua. Lehenengo igogailuaren eraikitze lanak aurtengo maiatzean hasi ziren.
Udalaren asmoa eta konpromisoa da bigarrenarekin jarraitzea. Erredakzio proiektua eginda, aurki aterako dira lanak lizitaziora.
San Martin, San Jose Egoitza eta hilerriko irisgarritasuna
Floreagan eraman den bide beretsua ari da eramaten Udala herriko beste hainbat gunetako irisgarritasuna hobetzeko, San Martin auzokoa, San Jose Egoitzakoa eta hilerrikoa, hain zuzen. San Martinen kasuan, lanketa egina dago eta beste bi kasuetan, burutzen ari dira. Edozein kasutan, Udala aurki herritarrei aurkezteko moduan izango da.