Herritarrek 30 euro ordainduta 10 euroko sei bonu jasoko dituzte. Alegia, erosleak 30 euro aurreztuko ditu bonu bakoitzeko.
Nola erabili bonuak
Aurreko kanpainetan bezala, Udaleko Merkataritza sailak eta Herrixen elkarteak bonu kanpaina sektore guztietara zabaldu nahi izan dute, erosketak sektore bakar edo gutxitan kontzentratzea saihesteko. Arrazoi hori tarteko, bonu bakoitza sei sektore edo saltokitan erabili ahalko da, bakoitzean 10 euroko balioa duen bonua trukatuta. Kanpainan parte hartzen duten establezimenduetan kartel bat agertuko da bezeroak jakin dezan zein den bertan erabili daitekeen bonua.
Udalak 666 bonu atera ditu guztira azken kanpaina honetan.