Anartz Zuazuak zuzenduta, 11 urteko gazte baten istorioa kontatzen du antzezlanak. Peru izeneko mutikoa da protagonista eta 12 urte betetzen dituen egunean, lagun bakarra agertzen zaio urtebetetze festara. Egun horretan mundu birtuala deskubritzen du eta handik aurrera ez dio beste ezerk axolako. Mundu birtualean lagun mordoa ditu, bapatean amak telefonorik gabe zigortu eta, konturatzen den arte pantailan beste aldekoak ere beretaz azkar ahaztu direla. Azkenean, mundu birtualaren eta errealaren artean aukeratu beharko du.
Amaia Irazabal,. Asier Oruesagasti, Aia Krus eta Gaizka Chamizo dira Borobil Teatroaren azken lan honetako aktoreak.
Berriak
Borobil Teatroak gaztetxoei zuzendutako Narzis@ antzezlana estreinatuko du Baztartxon
Mundu errealaren eta birtualaren arteko hautua egin beharko du protagonistak
Borobil Teatroak gaztetxoentzat ekoiztutako “Narzis@” antzezlana estreinatuko du larunbatean, azaroaren 6an, Baztartxo Antzokian. Emanaldia 18:00etan izango da eta sarrerak dagoeneko salgai daude www.entradium.com atarian. Sarrera lau euro kostako da eta egunean bertan Baztartxoko leihatilan ere eskuratu ahal izango dira sarrerak.