Dantza, kantu, bertso e.a. eraman ohi dituzte ikasleek urtero San Jose Egoitzara eta aurten, oraindik bertaratzeko aukerarik ez duten arren, euren emanaldiez gozatzeko parada izango dute egoitzan, bideoz grabatuko baitituzte emanaldiak.
Gaur bertan Bizkargi Dantza eta Musika Eskolak prestatutako bideo ikuskizuna izango dute eta arratsaldea borobiltzeko merienda goxoa, txokolatea eta txurroak.
Bihar, asteazkena, zinea eta pintxoak izango dituzte arratsalde partean eta ostegunean, Xabier Munibe Ikastolak eta Floreaga Ikastetxeak prestatutako emanaldiez gozatzeko parada izango dute. Gainera, egoiliarrak, mantala soinean, sukaldari lanetan arituko dira. Eurek prestatuko dituzte kanapeak eta bizkotxoa.
Ostiralerako bingo berezia antolatu da. Ikastetxeen artean, Bizilore Eskola Aktiboaren txanda izango da eta prestatu duten lana aurkeztuko da.
Larunbatean afari berezia izango dute eta igandean, asteari itxiera emateko, opari banaketa eta bazkari berezia. Bazkalostean, berriz, trikitixa.