Meza ostean, bisita gidatua egin dute San Martingo Ondaregunean eta arratsaldeko 17:00etan berriro eskainiko da bisita, Munibe Arkeologia taldearen eskutik. Azkoitiko historia ezagutzeko aukera aparta.
Berriak
San Martingo kanpaiei ez zaie atsedenik eman
Gaur, San Martin eguna izanik, asko izan dira San Martinera igo direnak kanpaia jotzera. Lainoen konjuruen erritoaren izenean, goizean zehar ederki astindu dituzte kanpaiak eta isiluneak esku bateko behatzekin kontatzekoak izan dira.
Eskoletatik aterata, umeek txangoa egin dute ermitara beste hainbat herritarrek bezala. Javier Zubizarreta alkateak ere usadioari eutsi nahi izan dio eta, Ana Azkoitia zinegotziak lagunduta, izan da San Martinen. “Egun polita izaten da gaurkoa”, alkatearen hitzetan.