Datorren larunbateko saioan, prozesuak orain arte eman duena oinarri hartuta, gehien partekatutako idei nagusiak zeintzuk diren argituko da, jasotako ekarpenak lehenetsiz. Asmoa da hurrengo fasean ekintza plana egitea eta horretarako, ezinbesteko tresna izango da prozesu honetatik ateratzen den emaitza.
Prozesuan zehar 757 galdetegi jaso dira eta horiei elkarteenak gehitu behar zaizkie, beste 15. Eremu bakoitzeko partaideekin bi lan saio egin dira. Lehenengoan, prozesuaren nondik-norakoak azaldu zitzaizkien, eta bigarrengoan, jasotako ekarpenen laburpena egin ostean, diagnostikoa osatzeko lan-dinamika burutu zen. Azaroaren 20ko saioa izango da hirugarrena, eta bertan eremu guztietako partaideak elkartuko dira prozesuaren fase honi itxiera emateko, baita udal ordezkariak ere.
Udalak eskerrak eman nahi dizkie prozesuan parte hartu duten guztiei.
Berriak
Udalak Herrilab+700 prozesuaren baitan larunbatean egingo den bilerara deitu ditu herritarrak
Udalak uda aurretik jarri zuen martxan Herrilab+700 parte-hartze prozesua herritarrekin, elkarteekin eta eragileekin herriaren egungo eta etorkizunaren inguruko hausnarketa partekatua egiteko. Ordutik, arloka 16 lan saio egin dira guztira, udal ordezkariekin eta udal langileekin hasi, eta eremu ezberdinetako taldeekin, eragileekin eta gizabanakoekin jarraituz. Diagnostiko fasea ixteko larunbatean, azaroaren 20an, azken lan saioa egingo da Elkargunean eta Udalak parte hartzera animatu nahi ditu herritarrak, elkarteak eta eragileak. Lan saioa goizeko 10:00etan izango da. 10:30ean egitea aurreikusita zegoen, baina azkenean, ordu erdi aurreratu da.