Aurrez jakinarazi den moduan, aurten ez da txokolerik banatuko pilotalekuan danborrada amaitzen denean. Partaideek maskara zuzen jarrita eraman beharko dute ibilbide osoan zehar eta ezingo dute jan, edan eta erre. Horiexek dira Covida tarteko hartutako zenbait neurri. Danborradan laguntzaile lanetan doazenek maskarak eramango dituzte behar dutenei banatzeko, danbor-jolea izan edo publikoan dagoen norbait izan.