Berriak
Udalak elkarretaratzea deitu du biharko emakumeen aurkako indarkeria salatzeko
Bihar, azaroak 25, Emakumeen aurkako Indarkeria Desagerrarazteko Eguna da eta Udalak elkarretaratzea deitu du indarkeria matxista salatzeko. Sexismoaren hariak etetea eta berdintasuna aldarrikatuko dira. Hitzordua 19:00etan izango da Herriko plazan eta Udalak herritarrak parte hartzera animatu nahi ditu.
Aurretik, 18:00etatik 19:00etara trikotatutako tximeletak banatuko ditu Udaleko Berdintasun arloak, sinbolo gisa.