Hautagaiek Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan lan-eskatzaile moduan izena emanda izan beharko dute eta Urola Erdian erroldatuta egon. Euskarazko ahozko maila altua izatea ere baloratuko da.
Perfilei dagokienez, kontratatuko den batek 35 urtetik behera izan beharko ditu; beste batek Diru-Sarrerak Bermatzeko Errenta (RGI) jaso beharko du, eta beste bi bazterkeria egoeran daudenak izango dira. Gainera, lau horietatik hiru emakumezkoak izan beharko dute.
Informazio osagarria:
https://azkoitia.eus/udala/lan-eskaintza/10163-lau-balio-anitzeko-peoi-lanbidek-diruz-lagunduta-cuatro-peones-polivalentes-con-financiacion-de-lanbide
Berriak
Udalak lau peoi kontratatuko ditu Lanbideren dirulaguntzari esker
Enplegua sustatzeko abian den Urola Ekiten programaren baitan, Udalak, Lanbidek diruz lagunduta, balio anitzeko lau peoi kontratatuko ditu. Hautaketa prozesua abian da eta izena emateko azken eguna abenduaren 3a da.
Kontratuak sei hilabeteko iraupena izango du eta lanaldi osokoa izango da.