Asteburu honetan
Asteburu honetarako aurreikusitako ekintzei dagokienez, bakarrik mantenduko dira larunbateko Sahatsa Dantza Taldearen ikuskizuna eta igandeko Musika Bandaren kontzertua, Santa Zeziliaren omenez. Bi emanaldiak Baztartxon izango dira.
Halaber, igande arratsaldean Gurea pilotalekuan jokatuko diren pilota partiduek ere aurrera jarraituko dute, eta baita Elkargunean izango den bertso saioa ere, Erniarraitz Bertsozale Elkartearen eskutik.
Esparru itxiak izaki, aurreikusten da indarrean dagoen urriaren 6ko dekretuan jasotako prebentzio neurriak betetzea berma daitekeela.
Gainerako guztia bertan behera geratu da, bai asteburuari eta bai San Andres Egunari begira.