Urte asko eskaini dizkio Arruabarrenak musikari, herriari. Opari galanta. Bejondeiola! Eskerrik asko bihotzez!
Berriak
Javier Zubizarreta alkatea: "Zaletasuna, maitasuna eta nortasuna, eskerrik asko Juan Mari hirurak izateagatik!"
Kontzertu berezia izan da gaur Baztartxon Udal Musika Bandak eskainitakoa. Santa Zeziliaren omenezko kontzertuan, Juan Mari Arruabarrenari aitortza egin diote Bandan 50 urte bete dituelako. Urrezko Intsignia jaso du bandakideen eskutik eta Udalaren izenean, Javier Zubizarreta alkateak Udane Juaristi artistaren margolana eman dio oroigarri gisa. "Zerbaiti hainbeste urte eskaintzeko, behar dira zaletasuna, maitasuna eta nortasuna. Eskerrik asko Juan Mari, hirurak izateagatik!", esanez zoriondu du alkateak.