Polita haur eta gazteek eman duten ikuskizuna.
Benjaminetan Aiur eta Jokin Alkortak irabazi dute, Jurgen Aizpurua eta Ekain Juaristiren aurka. 16-14 egin dute.
Alebinetan, Erik Ariztegi eta Lander Isasa gailendu dira, Pello Alkorta eta Xabat Sudupe bikotearen aurka . 16-7 izan da emaitza.
Infantiletan, Eñaut Aldazabal eta Jon Arregi bikotea suertatu dira txapeldunak, Julen Etxanizen eta Urtzi Segurolaren aurka. 18-10 egin dute.
Kadete kategorian, Oier Aldazabalek irabazi du partidua Inhar Egañaren kontra. 22-18 izan da emaitza.
Nagusien kategorian, Jon Etxaniz eta Markel Andueza bikotea izan da irabazlea, Iñaki eta Aitor Azkoitiaren kontra. 22-12 egin dute.
Zorionak!