Erakusleihoak apainduta egon beharko dute abenduaren 17tik urtarrilaren 6ra bitartean eta Covid-19a tarteko, sari banaketa jendetsurik egingo ez den arren, abenduaren 23an jasoko dute saria irabazle suertatu diren saltokiek, Udaleko eta Herrixeneko ordezkarien eskutik.
Besteak beste, originaltasuna, modernitatea eta sormena baloratuko dira; produktuak ahalik eta modu erakargarrienean aurkeztea, Gabon giroa eta argiztapena.
Epaimahaiak hiru sari emango ditu bonutan, 350, 250 eta 150 euroko balioa dutenak. Herrixen elkarteak ere bere saria emango du bazkideen artean eta Facebook bidez lehiaketan botoa ematen duten herritarren artean Herrixenek 100 euroko bonua zozkatuko du.
XXV Erakusleiho Lehiaketaren oinarriak.