Javier Zubizarreta alkatearen eskutik jaso du Manex Ansorregik saria. “Kirola -esan du alkateak- bizitza bezala, esperientzia da. Batzuetan ondo ateratzen dira gauzak, eta beste batzuetan ez hain ondo. Gutxien esperotakoan lesio batek hautsi ditzake planak, baina altxa egin behar da beti. Saiatu eta nahi den hura ez lortzea, ez da sekula porrota izango. Porrota ahalegintzen ez denak egiten du. Jarraitu horrela, jarraitu herri honen enbaxadore izaten”.
Guztira 15 kirol modalitatetako kirolariak saritu ditu Udalak. Ondorengo kirolariak izan dira sarituak:
Esku-pilotan, Mikel Arambarri; fubtolean Xabier Artetxe; Karatean Markel Piris, Xakean Anibal Fernandez del Pozo; atletismoan Bingen Aranbarri; igeriketan Olaia Gaitan; triatloian Jon Albizuri; ehizean Beñat Astigarraga; arrantzan Aimar Ansola; tenisean Auritz Alkorta; boloetan Santos Muñoz; saskibaloian Manex Ansorregi; gimnasia erritmikoan Nikole Aranbarri; herri-kiroletan Ion Unanue eta mendian Borja Zubizarreta.
Sari hauek kirolariek eta klubek urtean zehar egindako lan eskerga eskertu eta balioan jartzea dute helburu.
Zorionak!