Herrixen elkarteak bere bezeroen artean eman ohi duen Herrixen Saria Iturria Parafarmaziak eskuratu du.
Gabon giroa pizteko asmoz, saltokiek sormenari bide eman diote eta dotore apaindu dituzte erakusleihoak, eskertzekoa dena egun hauetan kaleaz gozatzeko.
Zorionak guztioi!
Berriak
Erakusleiho lehiaketak baditu saridunak: Aizterri Home, Ostadar optika eta Hizki papertegia
Udalak eta Herrixen elkarteak antolaturiko XXV. Gabonetako Erakusleiho Lehiaketak baditu saridunak. Aizterri Home dekorazio dendak jaso du lehenengo saria; Ostadar optikak, bigarrena, eta Hizki papertegiak hirugarren saria eskuratu du. 16 saltokik hartu dute parte.
Irabazle suertatu diren saltokietako arduradunek Ogasun zinegotzi Ana Azkoitia eta Herrixen elkartekoaren arduradun Sara Rodriguezen eskutik jaso dituzte sariak. Pozik agertu dira egindako lanak merezi izan duelako.