Besteak beste, Gurutze Gorriak garraio egokitu zerbitzua ematen die Gureak-eko erabiltzaileei, eta auzoetako festetan edota lasterketetan asistentzia eskaintzen du.
Berriak
Udalak lankidetza hitzarmena sinatu du Gurutze Gorriarekin
Udalak eta Azkoitiko Gurutze Gorriak lankidetza hitzarmena sinatu dute gaur goizean, Ongizateko zinegotzi Janire Igoaren eta Gurutze Gorriko lehendakari den Aitor Errazuren eskutik.
Hitzarmena oinarri, Udalak 4.000 euroko dirulaguntza emango dio Azkoitiko Gurutze Gorriari. Boluntariotzari esker, erakundeak gizarteari ematen dion zerbitzuagatik eta laguntzagatik jasoko du Udalaren dirulaguntza.