Ondare arloko zinegotzi Juan Bautista Mendizabalen hitzetan “estilistikoki erromanikoaren amaierako elementuak dira. 2005 eta 2008 urteen artean Jose Luis Solaunek eta Carlos Olaetxeak lurpean topatutako materialekin egindako datazio arkeologikoek, hainbat dokumentutan agertzen zena berresten dute, alegia, monasterioa XIII. mendearen bigarren erdialdean eraikia dela, 1250aren inguruan”.
Horrela Azkoitiko elementu arkitektoniko zaharrenetarikoa, duela 800 bat urtekoa, berreskuratu da.
Berriak
Zaharberritze lanak egin dira hilerriko ermitan
Egun hauetan amaitu dira hilerriko hainbat zaharberritze lan. Bertan kontserbatzen diren hainbat elementu historiko zaharberritu dira bertako Baldako Santa Maria elizan, 1510ean, Parrokia gaur egun dagoen tokira lekualdatu zenetik, Antiguako Ama bezala ere ezagutzen den ermitan.
Garai batean Azkoitiko Parrokia izan zen Baldako Santa Maria monasterioaren portada eta ur bedeinkatuaren pila zaharberritzeaz arduratu dira Berta Banzo eta Miguel Rodriguez, Jose Luis Larrañagaren zuzendaritzapean.