Izan ere, elizak eta inguruak aukera ematen dute formatu txikiko jarduerak antolatzeko edota bertako ondarea eta balio historikoa ezagutzera emateko, bisita gidatuen edo erakusketen bidez.
Madariaga auzoko San Isidro eliza 1841ean inauguratu zen.
Udalak 40.000 euroko dirulaguntza eman dio Parrokiari, Madariagako San Isidro eliza eraberritzeko. Hizarmena sinatu dute alde biek, Javier Zubizarreta alkateak eta Parrokiako ordezkari Felix Azurmendik.
Udalak diruz lagundu du esku-hartzea elizak duen balio historikoagatik eta, akordioaren arabera, Udalak eliza erabili ahal izango du kultur ekitaldi, jaialdi edo beste zenbait jarduera burutzeko, betiere, tenpluaren kultu izaeraren aurka ez badoa.