Azkoitia BHI, Bizilore Eskola Aktiboa, Floreaga Ikastetxea eta Izarraitz Lanbide Heziketa zentroek hartzen dute parte Eskolako Agenda 2030ean. Ikasleek goiza aprobetxatu dute euren eskoletatik atera eta ordu batzuk naturarekin kontaktuan igarotzeko. Udalak azkoitiarren esku utzi du Munoaundiko lursail bat. Zati bat Urola Bizirik Natur Taldeak kudeatuko du eta beste bat Eskolako Agenda 2030eko partaideek. Aurten, eskoletan zelaiak eta landareak landuko dituzte eta ondo etorriko zaie Munoaundiko lursaila praktiketarako. Bertan, urmaela ez ezik, bertako zuhaitzez osaturiko basoa sortu nahi dute.
Berriak
Eskolako Agenda 2030: Ikastetxeek Munoaundin ospatu dute Ingurumen Hezkuntzaren Nazioarteko Eguna
Gaur, urtarrilak 26, Ingurumen Hezkuntzaren Nazioarteko Eguna da. Giza garapenaren eta ingurumenaren babesaren arteko oreka finaren inguruan sentsibilizatzea du helburu gaurko egunak. Eskolako Agenda 2030 egitasmoan parte hartzen duten ikastetxeek Munoaundin lanean ospatu dute, pikatxoia eta palarekin, hain zuzen. Urmaela eraiki dute bertan.