Berriak
Astelehen gauean Kale Nagusia ibilgailuentzat itxi egingo da gas hoditeriaren instalazio lanengatik
Astelehen gauean 22:30etik goizaldeko 06:00etara Kale Nagusia itxita egongo da ibilgailuentzat. Errepidea Kale Nagusia 16 parean itxiko da, justu Ruiz Mendiola farmazia aurreko zebrabide parean, Kale Nagusia eta Martin Deuna kalea banatzen diren gunean. Gasaren hoditeria instalatu behar dute eta horrek bidea ixtea eskatzen du.
Oteiza Frontoietara eramaten duen kalea, Martin Deuna, zabalik egongo da.