Momentuz, indoor zikloko bizikletak ikastaroetako partaideek erabil ditzakete soilik, baina aurrera begira, asmoa da ikastarorik ez dagoenean eta gela hutsik dagoenean, Elkarguneko erabiltzaile guztiei ematea aukera indoor zikloko bizikletak erabiltzeko ordu jakin batzuetan.
Indoor gelan bizikleta zaharrak kendu eta berriak ipini diren moduan, Udalaren asmoa da pixkanaka gimnasiok makinak ere berritzen joatea, eta hobekuntzekin jarraitzea.