Hastear diren ikastaro hauetan izena emateko epea otsaialren 22an itxiko da. Parte hartzeko interesa duenak izena eman dezake 943 54 20 14 edo 843 08 00 80 telefono zenbakira deituta edo ondorengo bi helbide elektronikoetako bat erabilita: berdintasuna@azkoitia.eus edo azkoitia@azkoitia.eus
Proposamenak ondorengoak dira:
-Arteterapia. Asteazkenetan emango da 18:00etatik 20:00etara, otsailaren 23tik maiatzaren 11ra bitartean. Saioen helburua da nork bere burua hobeto ezagutzea eta emozioak modu naturalean adieraztea ikastea, sormena erabilita. Irakaslea: Irantzu Iturbe.
-Batukada feminista. Taldea astelehenetan bilduko da 18:00etatik 20:00etara, otsailaren 21etik ekainaren 13ra. Irakasleak: Ainara Sarasketa eta Arantza Albizu.
-Haurdunaldirako ikastaroa. Saioak astelehenetan izango dira 17:00etatik 18:30era, martxoaren 7tik ekainaren 27ra. Haurdun dauden emakumeei zuzenduta, yoga eta pilatesen egin ohi diren ariketak egingo dituzte euren zaintzarako. Irakaslea: Edurne Salegi.
-Berdintasuna eta punto. Hitzordua ostiraletan izango da 15:15etik 16:45era. Ikastaroa martxoaren 4tik ekainaren 10era luzatuko da. Josteko edo trikotatzeko aitzakian, emakumeek euren bizipenak partekatu eta elkarren artean solasteko topagunea da. Irakaslea: Maina Arzalluz.
-Xilografia. Asteazkenetan eskainiko da 18:00etatik 20:00etara, martxoaren 30etik maiatzaren 4ra. Xilografiaren teknika irakatsiko da eta behar diren tresnak xafletan inpresioa lantzeko. Sormen lana izango da nagusi. Irakaslea: Oihana Ugarte.
-Autodefentsa feminista. Bi tailer egingo dira: apirilaren 30ean eta maiatzaren 7an. 9:30etik 13:30era izango dira. Defentsarako giltzarri batzuk landuko dira. Emagin Elkarteak emango du.
-Hitz-ahalduntzen. Asteazkenetan eta ostegunetan izango dira saioak 15:00etatik 17:00etara, martxoaren 16tik ekainaren 16ra. Alfabetatze-lanketaren bidez, emakumeei euren eskubideen eta ahalmenen inguruko kontzientzia hartzen lagunduko zaie, eskubide osoko herritar gisa. Irakaslea: Nerea Del Campo.
-Noka eizan!. Saioak ostegunetan izango dira 18:00etatik 20:00etara, maiatzaren 5etik ekainaren 9ra. Noka landuko da ikuspegi feminista batetik. Ikastaro hau Euskara sailarekin eta Hike eizan! Egitasmoarekin elkarlanean antolatu da. Irakaslea: Xabier Eizagirre.