Martxoaren 4an izango da XL.Bizenta Mogel Ipuin Lehiaketaren sari banaketa ekitaldia. 19:00etan izango da udaletxean.
Bizenta Mogel lehiaketaren helburua euskara eta literatura uztartu, eta horiek biak indartzea da, sortzaileei aukera bat eskainitzearekin batera.
Azken edizio honetara 39 lan aurkeztu dira guztira.
Berriak
XL. Bizenta Mogel ipuin lehiaketako saridunak
Azkoitiko Kultur Elkarteak eta Udalak XL.Bizenta Mogel Ipuin Lehiaketaren irabazleak eman dituzte ezagutzera. Lehengo saria Elene Aierbe Segurola tolosarrak irabazi du “Atxumarrikoak” ipuinarengatik.
Bigarren saria herrian geratuko da. Lander Albizuri Sudupek jasoko du “Argazkilari baten memoriak” lanarengatik. Hirugarren sariaren irabazlea Iñaki Sanz Azkue hondarribitarra da. “Bizimina” ipuinarengatik jasoko du saria.