Mozorro Lehiaketa
Inauterietako Mozorro eta Tabernen Apainketa Lehiaketako izen-ematea zabalik dago. Parte hartu nahi dutenek hilaren 25a baino lehen eman beharko dute izena Herritarren Arreta Bulegoan.
Parte hartzen dutenek hilaren 26an, 19:30etik 20:30era eliza ataritik pasa beharko dute epaimahaiak mozorroak baloratu ditzan. Tabernak ikustera 19:00etatik aurrera joango dira epaimahaiko kideak.
Aurten Mozorro Lehiaketako sari ematea 21:00etara aurreratu da. Beste urteetan gaueko hamabietan izan ohi da, baina egokiagoa delakoan, orduz aldatzea erabaki da.
Egitaraua
Ostiral argal egunean, arratsaldean, diskofesta izango da Herriko plazan Oihan Vegarekin 17:00etatik aurrera. Ikastetxeek mozorro desfilerik ez egitea erabaki dute eta eskoletan bertan ospatuko dute. Udalak merienda banatu izan die ikasleei kalejira eta gero. Aurten, askaria ikastetxeetara eramango da.
Inauterietako larunbatean goizean goizetik girotuko dira kaleak. Eguerdian kalejiran ibiliko dira batetik, Txalkor Txistulari Taldea eta bestetik, Azkoitiko Udal Musika Banda eta Bizkargi Musika eta Dantza Eskolako ikasleak.
Arratsaldez, Herriko plazan, Joselu Anaiak arituko dira 18:00etatik 21:00etara bitartean.
Gaztetxoek ere ostiralean zein larunbatean izango dute plana Elkargunean. Bi egunetan, disko festa izango da. Ostiralean, Artxamendi Topalekuak antolatuta, DJ Xabi Fest izango da eszenatokian. Ostiraleko disko festa 13 eta 17 urte bitartekoentzat izango da. Larunbatean ere DJ festa egongo da gaztetxoentzat.
Inauterietako egitaraua osatuko du Kantu Koloreren “Peru krokodiloa” ikuskizunak. Hitzordua otsailaren 26an izango da 17:00etan Baztartxon.