DBHko ikasleak astean behin izaten dute Eskola Kirola. Ostegunetan izaten dira saioak, 19:15etik 20:30era, alegia. Taldetxo bat jada osatuta dagoen arren, gehiagok parte hartzeko modua dago.
Azarotik hona hainbat kirol mota praktikatu dituzte, hala nola, boleibola, saskibaloia edo padela.. Ahal den heinean ikasleek beraiek adosten dute ze kirol egin. Horrela, larunbat honetan, boxeoa praktikatzera irteera ere egingo dute.
Eskola Kirolean izena eman daiteke ondorengo helbide elektronikora idatzita: azkoitiagaztekp@gmail.com