1846an sortua, Euskal Herrian lehenengoetariko txapel fabrika izan zen Azkoitikoa. Haren lekuko tximinia geratzen da herrian. Fabrikaren historiarekin batera, hainbat pasadizo entzuteko parada izan dute partaideek. Taldeak herritarrak animatu nahi ditu ostegunetako irteeretan parte hartzera. Hitzordua 10:00etan Liburutegi aurrean.
Berriak
Pasira-ko partaideek Ostegun Gizen eguna dotore ospatu dute
Inauteriak ate-joka, Ostegun Gizen eguna dela-eta, Pasira ekimenera mozorrotuta ere agertu dira batzuk ibilaldiari umore ukitua emanez. Gaur, txapel fabrikako tximini parean egin dute geldialdia, gure herriko historiari begirada bat botatzeko. Ondare zinegotzi Juan Bautista Mendizabalek azaldu ditu fabrikaren inguruko zenbait zertzelada.