Berriak
Aizkibel kalea erabat itxita egongo da ibilgailuentzat martxoaren 1ean goizez
Asfaltatze lanak egin behar dituztela-eta, martxoaren 1ean, goizez 9:30etik 12:30era, Aizkibel kalea erabat itxita egongo da ibilgailuentzat. Edonola ere, eskola orduetan zabalik izango da.
Egun berean, arratsaldez, errei bakarra egongo da zabalik eta txandakako zirkulazioa ahalbidetuko da.
Lanek irauten duten bitartean, Floreaga auzoko sarrera-irteerak norabidearen arabera Klara Donea, Auzmendi Bidea eta Zuazola kaleetatik egin beharko dira.